Naiz.info
Donostia

Jaizkibelen desagertutako gizonezko baten bila ari dira

Larrialdi zerbitzuak 50 urte inguruko gizonezko baten bila ari dira Jaizkibelen. Familiak desagerketaren berri eman du arratsaldean, bazkalordurako etxeratu ez delako.

Ertzaintza, DYA eta Gurutzeko Gorriko larrialdi zerbitzuak 50 urte inguruko gizonezko baten bila ari dira Jaizkibelen.

Lakuako Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, desagertutako gizonezkoa goizean etxetik irten da Jaizkibel aldean buelta bat ematera. Bazkalorduan ez da etxeratu eta arratsaldeko 16.00etan senideek desagerketaren berri eman dute.

Ordutik aurrera abiatu dituzte bilatze lanak. Ertzaintzaren helikoptero batek ere parte hartu du, baina gaua iristearekin batera lanak utzi behar izan ditu.