
Athleticek Liga honetako lehen porrota jaso du San Mamesen (1-2). Zuri-gorriek aukera bikaina galdu dute Txapeldunen Ligako laugarren posturako lehian dauden taldeekiko aldea handitzeko.
Partida eskasa jokatu du Athleticek. Espanyolek oso ondo hasi du norgehiagoka eta lehen minutuetan nagusi izan dira. Sergio Garciak arazo ugari sortu dizkie Athleticeko defentsei eta berak egin du lehen gola.
Athletic noraezean aritu da atsedenaldirarte. Bigarren zatian zuri-gorrien erreakzioa iritsi da eta Ibaik ateratako falta batean Gurpegik berdinketa lortu du. Hala ere, erreakzioak ez du gehiegi iraun. Colottok bigarrena egin du Espanyolentzat korner batean, baloiak hankan nahi gabe jo ondoren.
Kolpe gogorra izan da zuri-gorrientzat. Valverdek aldaketak egin ditu, baina Espanyolek ondo defendatu du emaitza. Partida bukatzeko bost minutu falta zirenean Adurizek bigarren txartel horia ikusi du.

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Llaman a celebrar el 7 de febrero en Gernika la victoria popular frente al Guggenheim Urdaibai

Descubren un colosal «valle de los dinosaurios» en el Stelvio con miles de huellas fósiles

85 urte dituen Juaristi enpresaren egoera larriaz ohartarazi dute berriz langileek
