
Ram Manikkalingam buru duen Nazioarteko Egiaztatze Batzordea Euskal Herrian da dagoeneko. 13.45ean iritsi dira Loiuko aireportura hegazkinez eta uko egin diote hedabideen aurrean adierazpenak egiteari.
Datozen orduetan Euskal Herriko eragile politiko eta sozialekin bilkurak egingo dituzte iragarri dute hainbat komunikabidek. Efe albiste agentziaren arabera, gaur arratsaldean bertan dira batzartzekoak Iñigo Urkullu lehendakariarekin. Beste hedabide batzuk, ordea, bilkura bihar goizean izan daitekeela diote.
Bihar arratsaldeko 14.00etarako deitu du Nazioarteko Egiaztatze Batzordeak prentsaurrekoa Bilboko hotel batean eta azken egunean zabaldutako zurrumurruen arabera, ETAren balizko armagabetzearen berri eman dezakete.
Agerraldiaren ondoren, euskal alderdi politiko eta eragile sozialekin bilkurak burutuko ditu Batzordeak.
Manikkalingamekin batera, Nazioarteko Egiaztatze Batzordeko kide dira Ronnie Kasrils (Hegoafrika), Chris Maccabe (Britainia Handia), Satish Nambiar (India), Fleur Ravensbergen (Herbehereak) eta Aracelly Santana (Ecuador).

La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

El primer festival Aske pone la banda sonora a una Euskal Herria libre

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial


