
Traineruen San Miguel Ligako lehen estropada puntuagarria ekainaren 29an egingo da Bartzelonako uretan. Bigarren urtez jarraian, Euskadi-Basque Country bandera izango da lehian.
ACT Traineru Kluben Elkarteak jakinarazi duenez, iazko «esperientzia arrakastatsuaren» ondoren, estropadarekin batera, euskal turismoa sustatuko dituzten hainbat ekintza egingo dira hiriburuan, baita Gironan ere.
Estropada iazko toki berean jokatuko da. Irteera eta helmuga Vela hotelaren parean ezarriko dira, eta ziaboga Saint Sebastiá hondartza parean hartuko dute traineruek. 2013an Urdaibai izan zen Bartzelonako uretan garaile.
«Gure eremu geografikotik kanpo hasi nahi dugu denboraldia, San Miguel Ligak oihartzun handiagoa izan dezan», esan du ACTko presidente Pedro Anduezak.

Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak

Osakidetza ha administrado vacunas caducadas a 253 personas, la mayoría bebés

Osakidetza anuncia un paquete de medidas para agilizar la Atención Primaria

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra
