
Jean-Claude Iriart Baiona 2014ko zerrendaburuak eta Front de Gauche-ko (FG) Martine Mailfert-ek –Serge Nogues zerrendaburua lanean zen– agerraldia egin dute, bi zerrenda horiek heldu den iganderako itxi duten akordioaren berri emateko.
Bi hautagaitza horiek bigarren itzulira elkarrekin aurkeztea erabaki dute eta horretarako bat egin dute. Lehenengo itzulian erdietsitako boto kopuruaren arabera –Baiona 2014k %10,30 eta FGk %5,92–, hautagaien bi herenak Baiona 2014renak izango dira, eta beste herena FGrenak. Tartekatuta joango dira.
Jean-Claude Iriart izango da zerrendaburua, eta hirugarren postuan Serge Nogues izango da.
Azaldu dutenez, bi hautagaitzen egitarauetan antzekotasunak ikusten dituzte eta horrek bultzatu ditu bat egitera. Militanteei botoa emateko askatasuna emango diete.

La Ertzaintza desahucia con extrema violencia a una familia con seis menores en Gasteiz

Ansola tiró de consultora y descartó a Bengoetxea para Bilbo porque «no ilusiona»

El juez encarcela a los dos detenidos en Irun, imputados por «terrorismo» pero sin pruebas

Aitor Esteban se marca un Alberto Núñez Feijóo, quien no fue presidente porque no quiso




