Naiz.info
Etxarri Aranatz

Bertako eta nazioarteko behatzaileek ikuskatuko dute Etxarri Aranazko galdeketa

Zortzi lagunez osatutako behatzaile talde batek gertutik jarraituko du igandean Etxarri Aranatzen independentziari buruz egingo den herri galdeketa. Bertan izango dira, besteak beste, Tatjana Ždanoka Letoniako eurodiputatua eta Josep Manel Ximenis, Arenys de Munteko herri galdeketako koordinatzaile eta alkate ohia.

Ggaldeketa igandean egingo da, Etxarriko plazan. (NAIZ.INFO)
Ggaldeketa igandean egingo da, Etxarriko plazan. (NAIZ.INFO)

Zortzi lagunez osatutako behatzaile talde batek ikuskatuko du igandean Etxarri Aranatzen independentziaren inguruan egingo den erreferenduma. Taldekideak Euskal Herriko adituak zein nazioarteko ordezkariak dira.

Igandean Nafarroan izango dira Iñaki Irazabalbeitia europarlamentaria; Jan Van Esbroeck, Belgikako Parlamentu Federalean diputatua-NVA; Tatjana Ždanoka, Letoniako eurodiputatua; Anna Arqué, Kataluniako kontsultaren aldeko koordinakundeko harreman internazionaletako arduraduna; Josep Manel Ximenis, Arenys de Munteko herri galdeketako koordinatzaile eta alkate ohia; Mario Zubiaga, EHUko irakaslea; Maider Goñi, Etxarri Aranazko alkate ohia; eta Araceli Markotegi abokatu jubilatu etxarriarra.

Igandeko galdeketarako prestaketa lanak aurrera doaz, eta kontsulta herriko plazan egingo dela iragarri dute. «Galdeketaren bidez ariketa demokratikoa egiteaz gain, festa egun ederra izanen da Etxarrin», esan dute.