Naiz.info
Bilbo

Motor gidari bat hil da Bilbon, auto batek harrapatuta

Motor gidaria asteartean auto batek harrapatu zuen Bilbon. Sortutako zauri larrien eraginez bart hil da erietxean.

Ezbeharra astearte goizeko 09.10ean gertatu zen Sabino Arana etorbidean. 34 urteko motor gidaria auto batek harrapatu zuen eta erietxera eraman zuten kolpearen eraginez jasandako zauri larriak artatzera.

Ordu batzuk beranduago ospitalean hil da.

Bizkaiko egunkari batzuen arabera, bestalde, autoaren gidariak alde egin zuen eta Udaltzaingoak laguntza eskatu die istripua ikusi zuten lekukoei.