NAIZ.INFO
BILBO

Bigarren Errepublika gogoan izan dute hainbat herritan

Bilbon, Sestaon, Iruñean, Irunen eta Eibarren ekitaldi ezberdinak antolatu dituzte Bigarren Errepublika aldarrikatuz.

Eibarren, Errepublika aldarrikatu zuen Euskal Herriko lehene herrian, bai PSE eta Ezker Anitza kideek ekitaldi ezberdinak antolatu dituzte. PSEko kideek esaterako bandera errepublikarra jarri dute Udaletxean.

Ezker Anitzako kideak berriz, oinez joan dira Ermuatik Eibarrera poesia irakurketak eta hitzaldiak antolatu dituzte.

Irunen ere martxa bat egin dute eta Hirugarren Errepublika bat eskatu dute. Bilbon eta Sestaon ere ekimen ezberdinak egin dituzte.