
Olatu Talka herritarren proposamenez osatutako jaialdia da. Europar Hiriburutza Kulturalaren Donostia 2016 proiektuarekin bat egiten badu ere, jaialdi independente bat dela esan dezakegu eta egun gutxitan hiriburutzaren urte hori nolakoa izango den erakutsi nahi du. Hala, Donostiako kaleak ekintza desberdinez beteko dira beste behin.
Sei bloke nagusituko dira: Zuzeneko musika, gastronomia eta aniztasuna, teknologia berriak, hirigintza, profesionalen eta amateurren arteko elkarlanak eta mugikortasuna.
Gaur goizean lantaldeak programazioaren zati baten berri eman du, eta parte-hartzeko izena eman behar diren hamar aipatu dituztn, jendeak aukera gal ez dezan. Honako ekintzak dira:
Kale Sound System musika ekipo bat egiten eta bizikleta batean integratzen ikasteko tailerra da (maiatzaren 2ra arte eman daiteke izena www.olatutalka.eu webgunean); Semaforo Ink semaforoak pintatzeko proposamena da (maiatzaren 9ra arte, komunikazioa@gaztezulo.com); Sukaldanitzak beste herrialdeetako errezeta tipikoak kozinatzen ikasteko tailerra (maiatzaren 18ra arte, www.olatutalka.eu); Hackathon bideo joko bat hutsetik sortzeko 48 ordutako maratoia (maiatzaren 19ra arte, hackathon.pintxodeveloper.com); One Minute Gross sport film festival, etxeko kamerarekin kirolarekin harremana duen film laburren jaialdia (maiatzaren 14ra arte, www.grosteam.com); Urumea sagardoaren ibaia, Ala izeneko itsasontzia eraikitzeko tailerra (maiatzaren 12ra arte, zuhaitz@albaola.com); Scrap booking, argazki albumak egiten ikasteko eskulan tailerra (maiatzaren 19ra arte, scraptalka@thebalde.net); Garbibai, kirola eginez Urumea ibaia garbitzeko urteroko ekimena (maiatzaren 14ra arte, inscripciones@garbibai.org); Streat Market, kalean kozinatzeko eta janaria dastatzeko merkatua (maiatzaren 12ra arte, info@lasalsera.com); eta Afari-es Cena, abangoardiako pintxoen showcookinga (maiatzaren 19ra arte, www.olatutalka.eu).
Jarduera horietan izena ematea ezinbestekoa da, alde batetik, ekintza batzuek plaza mugatuak dituztelako eta, bestetik, jende asko biltzen dituen ekintzak ondo kudeatzeko aurreikuspen bat behar dutelako. Horietaz gain beste jarduera ugari prestatuko dituzte, hiritarren isla izango direnak. Izan ere, 200 proposamen jaso dituzte, iaz baino gehiago, eta horien artean batzuk errepikatu egingo dituzte eta beste batzuk berriak izango dira. Horien artean, Talkalive atala garrantzitsua izango da, egunero kontzertu txikiak hiriko auzo edota inguruetako herrietan banatuko baitira.

Ni «oleada» de ceros, ni capricho del corrector; claves para entender lo ocurrido en la PAU

Fallece un montañero de Urnieta cuando descendía del Pic du Midi d’Ossau

La ‘cabeza de Baco’ sustraída por un ex alto cargo del PNV llega 50 años después al museo Bibat

«Nosotros invertimos 13 millones en el Bilbao BBK Live y la ayuda pública no llega al millón»
