NAIZ.INFO
LEIOA

Elkarretaratze jendetsua Leioan, atzoko lan istripua salatzeko

Ehunka lagunek elkarretaratzea egin dute EHUren Leioako campusean, lan istripuen ondorioz heriotza gehiago izan ez dadila aldarrikatzeko.

Elkarretaratze jendetsua egin dute Leioako campusean. (ARGAZKI PRESS)
Elkarretaratze jendetsua egin dute Leioako campusean. (ARGAZKI PRESS)

Leioako campusean ordubeteko lanuztea deituta zegoen 12.00etatik aurrera, atzo izan zen lan istripua salatzeko, LAB, STEE-EILAS eta ELA sindikatuek deituta. 45 urteko langile bat hil zen, liburutegiko teilatuan lanean ari zela erori ondoren.

Lanuztearekin batera elkarretaratzea egin dute campuseko Mikel Laboa plazan, ‘Lan istripu gehiagorik ez. Prekarietatea hiltzailea’ lelopean.