Naiz.info
Izarra

Mintza Eguna ospatuko da larunbatean Izarran

Datorren larunbatean ehunka mintzalagun eta euskaltzale batuko dira Izarran (Araba) egingo den Mintza Egunean. Mintzapraktika mugimenduaren tamaina ezagutzera emateaz gainera, ikasturteari emaiera emango dion jaia izango da.

Izarrako mintzalagunek eta Euskaltzaleen Topaguneak Mintza Egunaren bederatzigarren edizioa antolatu dute larunbaterako Izarran. Mintzapraktika mugimendaren tamaina ezagutzera emateaz gainera, ikasturteari bukaera amaiera emango dio jaiak.

Izarra Urkabustaiz herrian dago, Arabako Gorbeialdean (Zuia) eta astero 30 lagun elkartzen dira mintzalagun taldeetan. Beraiek egingo diete ongietorria goizeko 11.00etan bertaratzen diren guztiei. Hasiera ekitaldian, dantzariak, txalaparta, joaldunak eta hamaiketakoa izango dira. Mendi martxa ere antolatu dute eta Izarrak jolasak tartekatuko dituen mintzodromoa egingo da. Bazkari herrikoia egingo da eguerdian eta arratsaldean jaiak gaztetxean jarraituko du.

Gaur egun ia 5.600 mintzalagunetik gora daude Euskal Herri osoan.