Naiz.info
Donostia

Motor gidari bat hil da Donostiako Altza auzoan

Motor gidari bat hil da gaur goizaldean Donostiako Altza auzoan. Gidariak 32 urte zituen.

32 urteko motor gidari bat zendu da Donostiako Altza auzoan. Antza, ezbeharra goizaldeko 02.00ak inguruan gertatu da Txirrita Bertsolaria kalean eta gidariak erorikoa izan du.

 Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.