
Atzerapena eskatzera eraman zuen bronkitisaren ostean, ikusteke zegoen Aimar Olaizolak eman zezakeen maila eta lehen tantoetatik argi ikusi da goizuetarra ez zegoela bere onenean; fisikoki ahul, piloteoan sekula ezin izan du gailendu eta gorputzari buelta ematea asko kostatu zaio.
Begirada gehienak txapeldunaren gabezietan egon badira ere, ezin da gainetik pasatu Julen Retegik egindako partida bikaina. Arrisku gehiegirik hartu gabe, ideiak oso argi izan ditu Aspekoak, pilota ezker paretara ondo baztertuz eta partida hasieratik kontrolpean izan du.
Izan du Aimar Olaizolak bere susperralditxoa, 4-14 galtzen joatetik 11-14ra gerturatu da sake-errematean asmatuz, baina ezin izan du gehiagorik egin Retegi Bi oso sendo baten aurka.

Basque Country
El actor Sambou Diaby, expulsado de un bar de Bilbo acusado de mantero: «Aquí no puedes vender»

Health
La exposición temprana a pantallas se relaciona con cambios cerebrales en la adolescencia

Basque Country
Preparándose para confirmar en las urnas la anomalía vasca

Basque Country
Muere un joven motorista de 24 años en un accidente de tráfico en Hernani
World