Zeberiotik, Arrigorriagatik, Zollotik, Arrankudiagatik datoz. Zer zioketen Artetxek, Argalak, Gaztelumendik...? Bergarara heltzean, zer ziokeen Monzonek eta Elgetan eroritako gudariek?
Mobilizazio lasaia, egoerarekin sintonian, politikariek egiten dutena argitasunez begiratzen duena, alegia politikariek ez dutela aterabidea emanen, ez dutelako askotan ongi egiten instituzioetatik. Ondorioz, norberak bere harri koskorra emanen duela, aldi honetan katea eginez. Kate hori kate askoren segida baita, ez da eteten, ezta etengo ere.
Oren erdi bateko presentzia eskatu ziguten, gehiago emateko milaka herritar agertu dira politika herritik bultzatuz.
Agintariek ongi entzun dute herritarren nahia. Ederki entzun eta erantzun. Eguna hasi orduko, goizeko zazpi eta erdietan Barajasen euskal militante bat atxilotu dute, hamaika ekintza leporatuz.
Kate handia izan da, ederki antolatua! Asko beharko dira elkarrizketa soil baten lortzeko! Independentziaren bidean, Madrilek eta Parisek egunero sortzen dizkiguten arazo berriei aurre egin. Zerbait dago gure esku. Asko ginen, gauden horretan lagundu duten guztiak gurekin, asko edo gutxiago emanez, baina emanez.

Hallado en Urbasa el esqueleto de un bisonte de hace 4.000 años con una punta de flecha

«Torturatu gintuzten, erori ginen, altxa gara, hemen gaude eta borrokan jarraitzen dugu»

«Usaban a Dios para someter a las internas, para meternos miedo»

Fallo contra un fraccionamiento de contratos del Ayuntamiento de Getxo, denunciado por EH Bildu

