naiz
madril

Aitzol Etxaburu presoa Espainiaratu dute aldi baterako

Aitzol Etxaburu euskal presoa Estatu frantsesetik Espainiaratu dute gaur, aldi baterako, Auzitegi Nazionalak hala eskatuta.

Aitzo Etxaburu ondarroarra Estatu frantsesetik Espainiaratu egin dute gaur. Antza, Espainiaratzea aldi baterako izango da, Auzitegi Nazionalaren eskakizunari erantzunez.

Etxaburu 2009an atxilotu zuen Polizia frantsesak Villarembert-en, Pirinioetan, Andoni Sarasola eta Alberto Matxainekin batera.