NAIZ
BERRIOZAR

Bi pertsona hil dira Berriozarren, trenak auto bat harrapatuta

Bi pertsona hil dira Berriozarren, tren batek auto bat harrapatu ostean, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez. Hildakoak senar-emazteak dira.

Imagen del vehículo tras ser arrollado por el tren. (Idoia ZABALETA/ARGAZKI PRESS)
Imagen del vehículo tras ser arrollado por el tren. (Idoia ZABALETA/ARGAZKI PRESS)

Nafarroako Gobernuak azaldu duenez, 16.30ak aldera tren batek auto bat harrapatu du Berriozarren, trenbide-pasagunean, eta bertan zihoazen bi pertsona hil dira.

Gobernuko Larrialdi zerbitzuetako iturriek Efe agentziari esan diotenez, pasabidea semaforo batekin eta langekin seinaleztatua zegoen. Antza denez, gidaria langa saihesten saiatu da eta trenak autoa aurretik eraman du.

Hildakoak senar-emazteak dira, Berriozar ingurukoak, iturri horien arabera.

Ezbeharraren eraginez, tren trafikoa etenda geratu da eta bidaiarientzat autobusak jarri dituzte.