NAIZ
BAIONA

Gizon baten gorpua aurkitu dute Larraineko labarpe batean

60 urteko alemaniar baten gorpua aurkitu du artzain batek Larraineko labarpe batean. Atzoko eguraldi txarraren ondorioz, ezin izan zuten hilotza berreskuratu eta gaur dira egitekoak.

Larrainen 60 urteko gizon baten gorpua aurkitu dute labarpe batean, Kazetak jakinarazi duenez.

Atzo arratsean artzain batek mendi istripua izan zuen gizonaren gorpua ikusi eta larrialdietako zerbitzuetara deitu zuen. Gizonaren gorpua berehala atzeman zuten, baina eguraldi txarra zela-eta, helikopteroak ezin izan zuen hilotza berreskuratu.

Asteazken honetan dira gorpua berreskuratzekoak.