Jon Inarritu diputatua eta Urko Aiartza senataria Palestinak Madrilen duen enbaxadore Musa Amer Odeh-rekin bildu dira gaur ordezkaritza palestinarrak duen egoitza diplomatiko nagusian.
Ordubete iraun duen bileran, enbaxadoreak Gaza eta Zisjordaniako herritarek bizi duten egoeraz hiz egin die euskal ordezkariei.
Inarrituk eta Aiartzak, bere aldetik, elkartasuna adierazi diote EH Bilduren izenean eta Israelgo Armadak bonbardatutako ospitaleetara tresneria eta materiala bidaltzeko Gipuzkoako Aldundiak eta Donostiakok Udalak abian jarri duten elkartasun kanpainari buruzko informazioa helarazi diote.
Horrez gain, ekimen horren emaitzak ikusteko Euskal Herrira joateko gonbita luzatu diote.
Amaiurreko bi ordezkariek palestinarren askapen borrkarekin EH Bilduren konpromisoa adierazi eta Estatu palestinarraren aldeko defentsa adierazi diote.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

PNV ganaría en Bizkaia mientras EH Bildu es la fuerza emergente, según un sondeo foral

Ertzainas acusan a los antifascistas del 12-O de usar «tácticas militares» en Gasteiz

Josu Jon Imaz agradece a Trump que «abra las puertas a una mejor Venezuela»


