NAIZ

Herri harresia irudikatu dute Iruñerriako asteburu laranjan

28 gazte independentisten aurka irailean hasi behar den epaiketa salatzeko ekimen ezberdinak egin dituzte Iruñean asteburu laranjaren baitan.

Nabarrerian egin dute herri harresia. (Idoia ZABALETA / ARGAZKI PRESS)
Nabarrerian egin dute herri harresia. (Idoia ZABALETA / ARGAZKI PRESS)

Asteburu laranja antolatu dute Iruñerrian datozen asteetan Audientzia Nazionalean epaitu behar dituzten 28 gazteen kontrako epaiketa salatzeko.

Mural herriikoi batekin abiatu dute larunbat goiza eta eguerdian herri harresia irudikatu dute Nabarrerian Iruñerriako gazte auzipetuei elkartasuna adierazteko. Bazkari bat ere antolatu dute astuburu laranjaren baitan.

Igandean Gernikan izango dute hitzordua, ekitaldia antolatu baitute epaiketaren hasiera salatzeko.