NAIZ

GAL-en eta errepresioaren biktimak omenduko dituzte datorren larunbatean Hendaian

Datorren larunbaterako antolatu dute ekitaldia Hendaiako Beltzenia frontoian eguerdiko 11.30etan.

Errepresioaren biktimen senide andana izan dira agerraldian. (Sylvain SENCRISTO)
Errepresioaren biktimen senide andana izan dira agerraldian. (Sylvain SENCRISTO)

GAL-ek eta errepresioak eragindako biktimen senideek agerraldia burutu dute gaur goizean datorren larunbatean Hendaian antolatu duten ekitaldiaren berri emateko. Azaldu dutenez, Gudari egunaren harira biktimak gogoratu eta justizia eskatzea du helburu ekimenak.

«Egia bide, askatasuna amets» da izango da ekitaldiaren leloa. Josu Muguruza, Jon Lopategi, Ramon Oñederra, Joxe Benito Mujika ‘Xenki’ eta Kandido Sasetaren senideak izan dira aurkezpean, beste askoren artean.

Biktimen senideek nabarmendu dutenez, Frantziar eta Espainiar estatuek eragindako mina onartu beharra daukate eta «beste sufrimendu bat» ere badagoela esan dute.