naiz
bilbo

Irakasle bat atxilotu dute Bilbon, adin txikikoei sexu erasoak egin dizkielakoan

Eskola bateko irakasle bat atzeman du Ertzaintzak Bilbon, adin txikikoei sexu erasoak egitea leporatuta.

Vocento taldeko egunkari batek jakitera eman duenez, atxilotutako irakaslea 27 urteko gaztea da. Bilboko eskola batean praktikak egiten ari zela atzeman dute, iturri berberen arabera.

Bederatzi urteko haurrei sexu erasoak egitea leporatzen zaio. Iturri berberen arabera, adin txikikoek gurasoe kontatu zieten eskolan gertatzen zena.