
Ohar baten bidez Mugitu mugimenduak jakinarazi duenez, Iruñeko Etxabakoitz auzoko bizilagun batek inputatu gisa deklaratu behar izan du Nafarroako Auzitegian. Kalte delituak egozten zaizkio, Castejongo Tren Museoan burutu zen AHTren kontrako protesta ekimen baten harira.
Hainbat lagunek elkarretaratzea egin dute epaitegiaren atarian.
Irailaren 2an Tuterako herritar batek ere afera berdinarengatik deklaratzera joan behar izan zuen.
Horrez gain, beste 14 pertsonarentzako –tartean bi kazetari– 300 eta 600 euro bitarteko isuna eskatzen dutela gogoratu du Mugituk.
Halako kasuekin AHTren aurkako mugimendua «kriminalizatu» nahi dela adierazi du aipatu kolektiboak.

Basque Country
‘Non ote zaude?’ Argazkiko neskatoaren bila, memoria kolektiboaren bidez

Music
Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak

Health
Osakidetza ha administrado vacunas caducadas a 253 personas, la mayoría bebés

Basque Country
En la ‘rotonda’ de Europa, Euskal Herria se enfrenta a «una avalancha blanca» de cocaína

Health