Orain arte sekula antolatu ez den txapelketa mota hau iraultzaile xamarra izango da; nagusien mailan jokatuko da bakarrik eta kanporaketa bakoitzean buruz buru, lau eta erdian eta binaka partida bana jokatuko dira, bi partida irabazten dituen taldeak aurrera egingo duelarik.
Lehen edizio honetan datekin arazoak izan dituztenez, partaidetza zortzi taldetara mugatu dute –antolatzaileek aukeratu dituzte, herrialde bakoitzeko talde bat egongo dela bermatuz– baina datozen urteetan partaidetza librea izateko asmoa dute. Era berean, aurtengo partida guztiak Amezketan jokatuko badira ere, hurrengo ekitaldietan beste herri batzuetara zabaltzeko borondatea erakusti dute antolatzaileek.
Joxean Tolosa, Elias Pierola, Miguel Angel Txoperena eta Haritz Saez de Nanclares pilotari ohiak bertan zirela egin den aurkezpenean nabarmendu nahi izan dute oso poztekoa dela, gaur egungo egoeran, babesle berriek pilotaren aldeko apostua egin izana.
Gaur arrastaldean egindako zozketaren ostean, hauexek dira txapelketa honetako kanporaketak:
-Abenduak 14, (A) Huarte / Aurrera Saiaz (Tolosa-Bidegoian)
-Abenduak 20 (B) Zaramaga (Gasteiz) / Usurbil
-Abenduak 21 (C) Adiskide (Galdakao) / Zazpi Iturri (Amezketa)
-Abenduak 28 (D) Iparralde / Bortziriak
Finalerdiak:
-Urtarrilak 2: B kanporaketako irabazlea / D kanporaketako irabazlea
-Urtarrilak 4: A kanporaketako irabazlea / C kanporaketako irabazlea
Finala:
-Urtarrilak 11