NAIZ
DONOSTIA

Mendi martxa egingo dute Ernaik eta Aitzinak apirilaren 2tik 4ra

Ernai eta Aitzina gazte antolakundeek mendi martxa antolatu dute heldu den apirilaren 2, 3 eta 4rako.

Ernaik eta Aitzinak mendi martxa antolatu dute 2015eko apirilaren 2, 3 eta 4rako, bideo batean jakinarazi dutenez. Bi gazte antolakundeetako ordezkariek adierazi dutenez, «elkarlanetik elkar ezagutzara» egin nahi dute salto. «Bidasoaren bi aldeetako gazteen harremanak garatu, bakoitzaren errealitateak ezagutu eta egungo egoeraren inguruko formakuntzaren egoerak landuko ditugu», azaldu dute.

Mendi martxa Bidasoaren bi aldeetako gazteriak bat egin dezan topalekua izango da, «norberaren eta herri honen burujabetzaren alde».