
Eguerdia iristearekin batera, minutu batez erabat gelditu da Estatu frantsesa, ‘Charlie Hebdo’ aldizkariaren aurkako atentatuan zendutako hamabi lagunak omentzeko.
Komunikabide nagusiek bat egin dute ekimen sinboliko honekin, beren kideak gogoratzeko.
Estatuko zenbait erakundek ere egin dute minutu bateko etena, hala nola, Eliseoak, Asanblea Nazionalak edota Jendarmeriaren egoitzak. Tokian tokiko erakundeetan ere antzeko mobilizazioak burutu dira.
Garraio publikoaren sarea ere minutu batez geldirik izan da Parisen, Notre Dameko kanpaiek ere hildakoen omenez jo dutelarik.
Euskal Herrian ere bai
Munduko herrialde askotan izan dira ‘Charlie Hebdo’-ren aurkako erasoan hildako lagunekiko elkartasun keinuak eta Euskal Herrian ere hala izan da.
Biarritzen, Baionan, Angelun eta Donibane Garazin, esate baterako, elkarretaratzeak egin dituzte eguerdian. Lapurdiko hiriburuan «martxa errepublikarra» deitu du Herriko Etxeak larunbaterako, 14.30ean.
Bilbo eta Gasteizko udaletxeen atarietan ere erasoa gaitzesteko kontzentrazioak egin dituzte.

Una herida grave en Errekaleor tras un ataque que ven instigado por la Ertzaintza

El Gobierno navarro queda muy tocado tras la aprobación de la ley de educación de UPN

Entre lo incomprensible y lo irresponsable

La cooperativa sabía del derribo del palacete un año antes y una edil del PNV firmó el acta


