
Efe agentziak jakinarazi duenez, Auzitegi Nazional espainoleko 4. Instrukzio Epaitegi Zentralaren aginduz atxilotu dute, Lasarte-Orian, Santiago Arrozpide.
Barne Ministerio espainolaren arabera, Polizia espainolak eta Guardia Zibilak eginiko operazio bateratu batean atxilotu dute lasartearra. Astearte honetan eramango dute Arrozpide epailearen aurrean. Bitartean, manifestazio bat egin da arratsaldean Lasarte-Orian bere atxiloketa salatzeko.
Iragan abenduaren 4an gelditu zen aske, 27 urteko espetxealdiaren ondoren. Estatu frantsesean preso egondako urteak aintzat hartuta agindu zuen Auzitegi Nazionaleko Zigor Aretoko Lehen Sekzioak. Fiskaltzak Auzitegi Gorenean helegitea jarri zuen, baina horrek ez zuen Arrozpide bera eta Alberto Plazola aske uztea eragotzi.
Auzitegi Gorenak zigorrak zenbatzeko Europako direktiba ez errespetatzeko hartutako erabakiaren ondotik, haren atxiloketa etengabe galdegin dute Dignidad y Justicia elkarteak eta Barne Ministro Jorge Fernandez Diazek berak.
Honi erantzunez, Auzitegi Nazionaleko fiskal buruak, Javier Zaragozak, erantzun zuen Gorenak helegitearen inguruko erabakiren bat hartu arte ezin zuela ezer egin.
Orain, akusazio berriak leporatuta atzeman dute: 1986an, orduko Estatuko fiskal nagusi Luis Antonio Buron Barbaren aurkako atentatu saiakera eta urtebete beranduago Bartzelonan bonba-auto batekin egindako beste eraso bat.

Cisma en el Alarde: dimite el general por la reacción machista a la denuncia de la cantinera

Haurdunaldiarekin batera ondutako disko berria iragarri du Izarok abendurako

Hallado en Urbasa el esqueleto de un bisonte de hace 4.000 años con una punta de flecha

Idahon (AEB) ikurrina debekatzeko egitasmoa bultzatu dute Trumpen aldekoek
