NAIZ
BILBO

‘Carnaval splash’ afixa izango da Bilboko inauterien irudia

Bilboko aratusteak koloretsuak izaki, kartelak ere hala behar zuen. Daniel Castellok diseinatutako ‘Carnaval Splash’ afixa izango da Bizkaiko hiriburuko inauteriak iragarriko dituena.

Bilboko inauteriak iragarriko dituen kartelaren aurkezpena. (Luis JAUREGIALTZO/ARGAZKI PRESS)
Bilboko inauteriak iragarriko dituen kartelaren aurkezpena. (Luis JAUREGIALTZO/ARGAZKI PRESS)

‘Carnaval Splash’ kartela izan da otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko diren Bilboko inauterietarako aukeratu dutena.

Egileak, Daniel Castello bilbotarrak, «inauterien aurkezteak izan dezakeen ohoreaz gain», 2.000 euroko saria jasoko duela adierazi du antolakuntzak.

Aurtengoan, 78 kartel aurkeztu dira lehiaketara, bai Bilbokoak eta bai kanpokoak.

Hainbat eragileren artean aukeratu zituzten sei kartel finalistak. Horien artean irabazlea hautatzeko, herritarrek gogokoenaren alde botoa emateko aukera izan dute Bilboko Udaleko Jaietako Sailaren Facebook orrian, Terminus erakinean eta baita zenbait komunikabideren bitartez, tartean NAIZen.