
Tolosako Leidor aretoan antolatu dute Gure Esku Dago dinamikaren ekitaldia herritarrei aurten antolatuko dituzten eginbeharren berri emateko. Apirilak 25ean oihalak ehuntzeko eta apaintzeko eguna izango da. Hala, herrietan taldeka koloretako oihalak prestatuko dira. Horiek ekainaren 20an josiko dira elkarrekin eta hautestontzi erraldoiak estaliko dituzte. Ideia hau metafora bat da: sentsibilitate desberdinetako pertsonak erabakitzeko eskubidearen ideiaren inguruan bildu nahi dituzte.
Baina Tolosakoa ez da saio informatiboa besterik izan. Bertaratutakoek ondo pasatu dute, musika, dantza eta umorea ere izan direlako. Gainera, duela gutxi zendu zen Inaxio Agirre Gure Esku Dagoko dinamizatzailea gogora ekarri dute txalo artean. Gure Esku Dagoren abestiak guztiak zutik jarri ditu amaieran une eder eta hunkigarri batean.

Eraso sexistengatik Jon Maya dantzariaren aurkako salaketak argitara atera dira

La respuesta ciudadana aborta otra actuación de Desokupa, ahora en Irun
Errenteriako Xenpelar bertso-eskolako irakasle batek egindako eraso matxistak salatu dituzte

Fallece el profesor de EHU y activista Zesar Martínez
