NAIZ

Langile bat zauritu da Iurretan, aldamio batetik erorita

Baserri batean lanean ari zen langile bat lau metroko altueratik erori da eta buruan eta hanka batean zauritu da.

Lan istripua goizeko 10.45ean izan da Iurretako baserri batean, Ertzaintzak jakinarazi duenez.

Langile bat konponketa lanak egiten ari zen eta lau metroko altueratik erori da. Ondorioz, buruan eta hanka batean zauritu da. Gurutzetako ospitalera eraman dute.