
Athleticek irabazi du Ipuruan jokatu den euskal derbia (0-1) Gurpegik lehen zatian egindako gol bati esker. Zuri-gorriak finago aritu dira eta ondo baliatu dute lortutako errenta.
Hamaikakoan aldaketa ugari egin ditu Ernesto Valverdek. Iñaki Williams, Guillermo Fernandez eta Ibai Gomez hasieratik zelairatu dira. Lehen minutuetan Athletic hobeago moldatu da, baina Eibarrek ere arazoak sortu dizkio Athletic defentsari. Manu del Moral izan da jokalaririk arriskutsuena.
Gaizka Garitanok ere aldaketak egin ditu hamaikakoan eta Irureta aulkian utzi du. Jaime izan da atezain titularra eta geldiketa garrantzitsuak egin ditu. Partida hasierako kolpe aldaketaren ostean, Gurpegiren gola iritsi da eta min eman dio Eibarri.
Etxekoak partida berdintzen saiatu dira bigarren zati osoan zehar, baina asko kostatzen zaie aukerak egitea markagailuan atzetik doazenean. Athletic ondo defendatu da eta gertu izan du bigarren gola egitea. Batez ere azken ordu laurdenean, bi taldeek fisikoki behera egin dutenean.
Garaipenarekin Athletic arnasa hartzen du Ligan eta egoera onean heltzen da asteazkenean jokatu behar duen Kopako final erdira. Eibarrek berriz, partidarik irabazi gabe jarraitzen du bigarren itzulian. 27 punturekin jarraitzen du eta sailkapeneko atzeko postuetako taldeak gerturatzen ari zaizkio

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

El obispo de Gasteiz sobre las víctimas del 3 de Marzo: «Hay tensión, son de cáscara amarga»

Herri Norte rechaza las agresiones sexuales e instituciones piden que se aclaren los hechos

La "Y vasca" acumula 2.200 millones de sobrecostes y 20 años de retraso
