
Eibarrek galdu egin du Celtaren kontra Ipuruan. Nolitok penalti baten bidez lortu du partida erabaki duen gola lehen zatiko 40. minutuan. Celtako aurrelariak ondo baliatu du Didac Vilaren oparia. Ezkerreko atzelariak baloia eta tokia galdu ostean lurrera bota du area barruan Celtako jokalari bat. Bultzakada ez da gogorra izan, baina epaileak penaltia dela erabaki du.
Aurretik beste penalti bat ere ikusi du epaileak Larrivey area barruan bakarrik erori ondoren. Kasu horretan ordea, linierrak bota egin dela esan dio eta epaileak atzera bota du erabakia.
Bigarren zatian, Garitanok Piovaccari eta Manu del Moral zelairatu ditu atsedenaldi ostean. Lekic ere sartu da erasoko jokoa indartzeko. Celtak ordea, ondo defendatu du eta azken minutuetan Eibarrek aukeraren bat sortu duen arren ezin izan du ate aurrean asmatu.
Liga bukatzeko sei partidu geratzen direnean Eibarrek hiru puntutako aldea dauka jaitsiera postuetako azken tokian dagoen Deportivorekiko.

Un joven fallece en Santurtzi tras una intervención de la Policía Local con pistola táser

Fallece en el seísmo en Caracas Alazne Solabarrieta, nieta de un alcalde de Ondarroa exiliado

Hallada en Irulegi una cerámica con el texto «abaŕ», primer testimonio de un numeral vascónico

Henry Méndez actúa en Irun tras mandar ánimos a Rafa Mir, condenado a 8 años por violación
