NAIZ
SAN REMO

Orica eta Simon Gerrans, Giroko lehen protagonistak

Orica GrendEdge taldeak irabazi du Italiako Giroko taldekako elojupekoa. 7 segundora sartu da Tinkoff Saxo eta 13ra Astana. Etixx Quickstep 19ra sartu da, Movistar 21era, IAM Cycling eta BMC 25era, FDJ 26ra eta Sky eta Katusha 27ra. Simon Gerrans da lehen liderra [Giroa zuzenean].

Orica izan da azkarrena taldekako erlojupekoan. (Luk BENIES / AFP)
Orica izan da azkarrena taldekako erlojupekoan. (Luk BENIES / AFP)

Italiako Giroak badu liderra, Orica GrenEdgeko Simon Gerrans da. Bere taldea izan da azkarrena Italiako itzuli handiaren lehen erlojupekoan. Taldeko lanean Tinkoff Saxo eta Astana izan ditu Oricak gertuen, 7 segundora lehena 13ra bigarrena. 19ra Etixx Quickstep sartu da eta 21era Movistar. 25 segundora sartu dira IAM Cycling eta BMC, segundo bat gehiago behar izan du FDJ frantziarrak eta 27ra sartu dira helmugan.