NAIZ

Viviani italiarrak irabazi du Giroko lehen esprinta

Sky taldeko txirrindularia azkarrena izan da Genovako helmugan. Michael Matthews, Orica taldekoa, lider berria. [Giro 2015]

Viviani eta Holfman helmugan. (via twitter @giroditalia)
Viviani eta Holfman helmugan. (via twitter @giroditalia)

Espero zen bezala esprintean bukatu da Giroko bigarren etapa eta Elia Vivianik irabazi du Moreno Hoflanden aurretik. Sky taldeko italiarra azkarrena izan da Greipel, Petacchi edo Michael Matthews bezalakoak mendean hartuz.

Lider aldaketa ere gertatu da sailkapen nagusian. Izan ere, Simon Gerrardsen tokia bere taldekide Michael Matthewsek hartu du.