
Gora Iruñea plataformak agerraldia egin du gaur, Sanferminetarako prestatzen ari den egitarauaren nondik norakoak emateko.
Aurten ere Runa parkean Jai Gunea muntatzeko asmoa du eta horretarako baimena eskatu dio Udalari. Azaldu dutenez, erantzunaren zain daude, espazio hori lehiaketara atera baitzuen. Plataforma ez zen aurkeztu lehiaketa horretara, ez baitu uste «hori bidea denik jaiak antolatzeko». Iruñeak «benetako Sanferminetako mahaia» behar duela aldarrikatzen du Gora Iruñeak, eta aurten ezinezkoa bada ere datorren urtean Sanferminen antolaketa «guztion arteko elkarlanaren bidez» egingo dela ziur dago.
Aurtengo egitarauari dagokionez, «anitza eta oparoa» dela aurreratu du. Alde batetik Jai Gunean bertan antolatu dituzten ekintzak daude, eta bestetik kaleko egitaraua.
Lehenari dagokionez, Txiki Gunea, ekimen kulturalak, bertsolariak, txalaparta, jatorri desberdinetako kulturak ezagutzeko ekimenak, sukalde zerbitzu ekologikoa, kontzertuak –Zea Mays, Gatillazo, Ze Esatek, Papa Wilson...– eta beste hainbat ekintza antolatu dituzte.
Hori guztia posible egiteko eta aurrera ateratzeko herritarren laguntza beharrezkoa dela nabarmendu dute eta babes ekonomikoa ezinbesteko jo dute.
Sanferminei buruzko informazio osoa zabaltzeko www.sanferminak.eus ataria abian jarri dute. Bertan ekarpen ekonomikoa ere egin daiteke.

Los artistas se posicionan de diferente modo ante la huelga de técnicos en Gasteiz

El párroco de Uharte reclama una respuesta militar en Ceuta y llama a «reconquistar Marruecos»

El Aquavox que Barcina impuso para cargarse el gaztetxe acaba en fiasco millonario

El jefe de Policía de Santurtzi se marcha, con la muerte de Ander y la OPE aún sin aclarar
