
Piriniotako azken etapa ihesaldiarentzako izan da berriz ere, eta gaurkoan ‘Purito’ Rodriguez gailendu da Plateau de Beilleko helmugan. Honekin, kataluniarrak bigarren garaipena du aurtengo edizioan, Huy-ko paretan ere irabazi ostean.
Katushako igotzaile txikia ihesaldi handi bateko indartsuena izan da. Berarekin egin dute bidea Fuglsang, Bardet edo Kwiatkowski bezalako izen handiek, baita Gorka Izagirre eta Romain Sicard euskal herritarrek ere. Munduko txapeldun poloniarrak urrutitik egin du erasoa, baina azken kilometroetan amore eman behar izan du.
Azken igoeran ‘Purito’ bakarrik geratu da, eta haren atzetik abiatu dira Fugslang eta Bardet, baina ezin izan diote etapa lehiatu. Helmugan laugarren izan da Movistarreko Izagirre eta zazpigarren Europcarreko Sicard.
Sailkapen nagusirako hautagai nagusiak, ordea, azken kilometroak bitarte ez dira mugitu eta erasoak nahiko ahulak izan dira. Contador bera saiatu da, eta baita Valverde, Quintana eta Nibali ere. Froome liderrak ere egin du bere saiakera, baina inork ez du izan aurkariak atzean uzteko indarrik. Honela, elkarrekin harrapatu dute helmuga eta sailkapenean ez da alderik izan.
Bihar txirrindulariek egun errezagoa dute, ihesaldietarako oso aproposa ere. 198 kilometro Muret eta Rodez bitartean, mendi handirik gabe baina igoera txiki askorekin. Indarren falta eta ibilbidea batuz zaila izango da kontrola ezartzea tropel nagusian.

Un joven fallece en Santurtzi tras una intervención de la Policía Local con pistola táser

Hallada en Irulegi una cerámica con el texto «abaŕ», primer testimonio de un numeral vascónico

Henry Méndez actúa en Irun tras mandar ánimos a Rafa Mir, condenado a 8 años por violación

Piden de 3 a 6 años de cárcel para tres militares que dieron una paliza a un joven en Iruñea

