
Irailaren 3an, 6an eta 13an ospatuko diren 2015eko Donostiako Estropadak aurkeztu dituzte. Sailkapen estropada irailaren 3an, osteguna, jokatuko dute arratsaldeko 17.30ean (emakumezkoen modalitatea) eta 18.00etan (gizonezkoen modalitatea) hasita. 4 traineruko bi txandez osatutako azken estropadak irailaren 6an eta 13an, igandean, jokatuko dituzte 11.00etan (emakumezkoen modalitatea) eta 12.00etan (gizonezkoen modalitatea) hasita.
Emakumezkoan modalitateko sailkapenean parte hartuko duten klubak dira Donostiarra, Cabo, Chapela, Colindres, Getaria-Zarautz, Hernani, Hibaika, Oiartzungo Itsaslapurrak A.K., Orio, San Juan eta Zumaia.
Gizonezkoen modalitateari dagokionez, Amegrove, Astillero, Bermeo-Urdaibai, Cabo, Castropol, Ares, Mugardos, Deusto-Bilbao, Donostiarra, Getaria, Hibaika A.E., Kaiku, Lekittarra, NT2 Hondarribia, Oiartzungo Itsaslapurrak A.K., Ondarroa, Orio, Portugalete, S.D.R. Pedreña, San Juan, Sanpedrotarra A.E., Tirán-Pereira, Zarautz, Zierbena Bahias de Bizkaia, eta Zumaia.

‘Non ote zaude?’ Argazkiko neskatoaren bila, memoria kolektiboaren bidez

Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak

Osakidetza ha administrado vacunas caducadas a 253 personas, la mayoría bebés

Osakidetza anuncia un paquete de medidas para agilizar la Atención Primaria
