@arianekamio
Donostia

‘Moira’, errealitatearen ankertasuna

Levan Tutberidzek Georgiako errealitatearen zati bat eraman du pantaila aurrear ‘Moira’ filmean. Mafiak eta langabezia nagusi dira zoritxarrak jotako familia batean. [Zinemaldiari buruzko dosier berezia NAIZen]

‘Moira’ filmeko zuzendari eta aktoreak. (Jagoba MANTEROLA/ARGAZKI PRESS)
‘Moira’ filmeko zuzendari eta aktoreak. (Jagoba MANTEROLA/ARGAZKI PRESS)

Mamuka espetxetik atera berri den gaztea da. Ama Grezian da lanean eta neba zain dauka etxean, ezindurik den aita zaintzen. Lanik gabe daude bi semeak, eta itsasontzi baten erosketan aurkituko dute egoerari aterabidea. Etorkinen joan-etorrian nahastuta dagoen mafiarekin dirua lortzeko aukera izango dute, eta horrek zoritxarra gehiago areagotuko du haiengan.

Film «erreala» egin nahi izan duela defendatu du Tutberidzek, Georgian eta munduko beste lekuetan errepikatzen den egoerari buruzkoa. «Uste dut filmak borroka egiten duela arazoekin ez galtzeagatik ez zure balioak ez zure nortasuna. Pertsona hori sakrifikatu egiten da eta beharbada ahal zuen guztia egin du familia berriro batasun bat izan dadin. Baina batzuetan gertatzen dena bizitza ankerra da, badakigu, eta hori guztia areagotu egiten da Moirarekin gertatzen dena dela-eta», esan du.

Polizia ere mafiaren barruan txertatu du zuzendari georgiarrak. «Erreala da eta tamalez ez da bakarrik gertatzen Georgian, Polizia eta gaizkileak elkarri lotuta dijoaz eta batzuetan gauza beraren alde borrokatzen dira. Georgiako egoera okerragoa izan da, gaur egun ez da hain txarra. Istorio erreala da, ez da drama sozial bat», ohartarazi du.

Naiz - hedabidea zara
Error 404

[eu] 404 errorea

Eskatutako orria ez da aurkitu

Beharbada dagoeneko ez da existitzen edo gaizki idatzi duzu helbidea.

Gure akatsa ere izan daiteke. Link batean klikatuta agertu bazaizu errore orri hau, abisatu iezaguzu mesedez hemen behean ageri den "Harremanetarako"-n klikatuz.

[es] error 404

La página solicitada no se ha encontrado.

Es posible que ya no exista o que hayas escrito mal la dirección.

También puede ser un error nuestro. Si te ha ocurrido al clicar en un link, avísanos por favor por medio del formulario al que puedes acceder clicando aquí abajo en "Contacto".

[fr] erreur 404

La page demandée n'a pas été trouvée

Il se peut qu'elle n'existe plus ou que vous ayez mal écrit l'adresse.

Il se peut aussi que se soit notre erreur. Si jamais cela c'est produit en cliquant sur un lien, s'il vous plaît faites le-nous savoir via le formulaire auquel vous pouvez accéder en cliquant ci-dessous sur "Contact".

[en] error 404

The page you requested was not found.

It may no longer exist or you may have typed the address incorrectly.

It could also be our mistake. If it happened to you when clicking on a link, please let us know by filling in the form that you can access by clicking down here on "Contact".