
Iazko lan bikainari jarraikortasuna emanaz, Mikel Olaetxea eta Joseba Ezkurdiak Lau eta Erdikoaren final zortzirenak jokatuko dituzte Iñaki Artolaren aurka ostiralean Tolosan gipuzkoarrak eta Xalaren aurka Biarritzen larunbatean nafarrak.
Hori bai, oso bestelako partidak jokatu behar izan dituzte batak eta besteak aurrera egiteko. Arratsaldeko lehendabizikoan tanto bakarraz irabazi dio Lizartzakoak Iker Irribarria debutariari. Piloteoa luzatu den bakoitzean Aramakoaren kolpea nagusitu da, baina Olaetxeak argiago izan du uneoro nola jokatu, ahal zuen guztietan pilota zabaldu eta Irribarriaren eskuina bilatuz.
Hala ere, ondo defendatu da Irribarria eta takadaka jokatutako partida izan da, bakoitza bere estiloan oso nagusi izan baita. Azkenean, partida 21na zela, Aspekoak ez du bere aukera aprobetsatzen jakin eta Olaetxeak kontraerasoan egindako tanto batekin lortu du garaipena (22-21).
Ezkurdiak abiadura bat gehiago
Iker Irribarriak ez bezala, Joseba Ezkurdiak sekulako etekina atera dio piloteoan izan duen nagusitasunari eta partida nahiko erraza izan du Iker Arretxeren aurka. Arbizukoaren huts bati esker, 4-3 aurreratu da markagailuan Luzaidekoa, baina hori izan da partida osoan izan duen alde bakarra. Ezkurdiak beste abiadura bat eman dio pilotari eta ez dio Asegarcekoari inolako aukerarik eman (22-7).
_copia.jpg)
Irauli ekimena: Euskal Herriko familia euskaldunen korapiloak askatzeko topagune berria
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)
