Astelehenean, urriaren 12an, «ez dugula ospatzeko ezer» azpimarratu du Ernai Gazte Antolakundeak ohar baten bidez, eta horregatik, espainiar Estatuarekin «amaitzera» gonbidatu dute euskal gazteria: «Denok norabide berean bultza eginez gero, inposaketa guztiekin amaituko dugu», adierazi dute.
«Mila aurpegi ditu urte eta mendeetan zehar espainiar Estatuaren aldetik herritarrok jasan dugun inposaketak», gehitu dute. Zentzu honetan, gogoratu egin dute urriaren 12an «errepresioarekin lotuta egon den nazioaren izaera» ospatuko dela. Era berean, «indar okupatzaileak askatasunaren alde egiten duen mugimendu ororekin bukatzeko sortua» izan zela nabarmendu dute.
Hau dela-eta, Tuteran zegoen Osborneko zezena bota egin zutela iragarri dute. «Nazkatu gara zuen mehatxuez, Euskal Herriko paisaietan zuen sinboloak ikusteaz, indar okupatzaileen jazarpena pairatzeaz». Nafarroan geratzen zen azken zezena zen eta «indarkeriaren bidez eraikitako estatu- aparatu guztiak ere erortze bidean» daudela irudikatzeko burutu zuten ekintza.

Hallan muerto al alcalde saliente de Bildoze-Onizepea, derrotado en los comicios

Auzapezen kontrako zigorraren eskutik, aldaketa franko baieztatu ditu lehen itzuliak

La Guardia Revolucionaria iraní asegura que matará a Netanyahu «si es que sigue con vida»

«ETB3 itxiz gero, 170.000 haur eta gaztetxori ukatuko zaie euskarazko edukietarako sarbidea»
