NAIZ

LABek bihar Confebaskekin zuen bilera bertan behera utzi du

LAB Confebaskekin elkartzekoa zen bihar, baina bilera bertan behera uztea erabaki du. Patronalak ez du jarrerarik adierazi Adegik gazteak «erosoegi» bizi direla esan eta gero eta hau dela-eta harremana normalizatzea «ezinezkotzat» ikusten du sindikatuak.

Confebaskekin bihar egitekoa zuen bilera bertan behera uztea erabaki du LAB sindikatuak. Adegik iragan urrriaren 2an gazteak «erosoegi» bizi direla adierazi eta gero, erantzunik ez ematea leporatu dio sindikatuak patronalari.

«Hitzartzea, negoziatzea, akordioak… ez dira sekulan izan eta ez dira izango hitz arrotzak LABen jardueran, baina ez edozein preziotan. LABentzat, patronalak sortutako egoeraren erantzule langileak egiten diren bitartean, ezinezkoa izango da harremanak normalizatzea», adierazi du sindikatuak ohar baten bidez.

Zentzu honetan, Pello Guibelalderen hitzen larritasuna nabarmendu dute: «Krisiak gaztedia larriki kolpatzen du, langabezia altua eta prekarietatea sufritzen dute. Egoera hau izanik, lotsagarria iruditzen zaigu, gaztedia egitea bere egoeraren erantzule». Gainera, adierazpen haue «anekdota huts bat» ez direla adieraziz. «Patronalaren gehiegikerien adierazgarri dira».

Guibelaldek ohar baten bidez barkamena eskatu arren, Confebaskek ezer ez adieraztea salatu du sinkatuak. «Ezin da begirale soil moduan geratu. Adierazpen horiekin ados dagoen edo ez argitu behar du. Ixilik egoteak baiezkoa ematen du aditzera».