Gari Mujika Zubiarrain

Klima aldaketa izango du ardatz Lurramaren X. edizioak

Azaroaren 6tik 8ra egingo da Biarritzeko Irati aretoan euskal baserriari eskainitako erakustazoka. Herrialde gonbidatua Normandia izango da. Azokaren aitabitxia, berriz, Pascal Canfin frantses Garapen ministro ohia.

Lurrama azokaren aurkezpena Biarritzen egin dute. (Isabelle MIQUELESTORENA)
Lurrama azokaren aurkezpena Biarritzen egin dute. (Isabelle MIQUELESTORENA)

Gaur goizean xehetu dituzte antolatzaileek Biarritzen, hiriko alkate Michel Veunac ondoan zutela, aurtengo Lurramaren edizioaren gakoak prentsaren aurrean. ‘Klima: laborantza herrikoia hautatzen dut’ goiburua izango du edizio borobil honek.

Azaroaren amaieran Parisen egingo den klimari buruzko estatuburuen gailurra ate joka izanik, euren ekarpena egin nahi izan diote Lurramakoek eta hortik mezua. Izan ere, gai horretan estatuburuek soilik ez, laborariek eurek eta kontsumitzaileek ere zeresan asko dutela azpimarratu du Maryse Cachenaut Lurramaren lehendakariak.

Euskal baserriaren erakusleiho garrantzizko honen aurtengo gonbidatu berezi Pascal Canfin ministro ohia eta egun ekologia arloko GKE batean aholkulari lanean dabilena izango da. Cachenautek nabarmendu du aditua dela dela Canfin klima aldaketan eta baduela esateko ugari.

Azkenik, Normandia izango da aurtengo edizioko herrialde gonbidatua. Bertako ekoizpenak, janariak eta abereak ezagutzeko parada izango da hiru egun horietan.