NAIZ
BILBO

Bizkaia pilotalekuan jokatuko da Lau eta Erdiko finala

Bilboko Bizkaia pilotalekuan jokatuko dute heldu den azaroaren 29an Lau eta Erdiko Txapelketaren finala Juan Martinez Irujok eta Mikel Urrutikoetxeak.

Irujo eta Olaizola, atzoko partidaren ostean. (Monika DEL VALLE/ARGAZKI PRESS)
Irujo eta Olaizola, atzoko partidaren ostean. (Monika DEL VALLE/ARGAZKI PRESS)

Juan Martinez Irujok eta Mikel Urrutikoetxeak azaroaren 29an jokatuko dute Lau eta Erdiko finala, Bizkaia pilotalekuan.

Sarrerak hilaren 18tik aurrera jarriko dira salgai Aspe eta Asegarceren webguneetan, 40 eta 100 euro arteko prezioan.

Irujok erraz gainditu zuen atzo Aimar Olaizola, eta Urrutikoetxea, aldiz, Bengoetxeari irabazi ostean sailkatu da finalerako.