Poziktibity egitasmoaren 2015 urteko laugarren bideoak kalea du protagonista eta euskaldun berriak omenduko ditu. Euskararen Nazioarteko Egunarekin lotuta dagoen laugarren bideoarekin bat egin dute Arabako eta Bizkaiko foru aldundiek eta Bilbo, Gasteiz eta Donostiako udalek, eta egitasmoak EAEko udalerri guztiei euskaldun berriei «aitortzarako gune bat» eskaintzea proposatu die, «euskaldun berriaren presentzia nonahi hedatzen joan dadin».
Patxi Baztarrika Lakuako Hizkuntza Politikarako sailburuordea eta Ana Urrutia ETBko aurkezlea izan dira ‘Berritasuna Poziktibity da’ goiburua duen bideo berria aurkezten, Bilbon, ekimenarekin bat egin berri duten erakunde publikoetako ordezkariak bertan zirela.
Aurkezpenean, Baztarrikak azaldu du bideo berria zuzenean lotuta dagoela abenduaren 3an ospatzen den Euskararen Nazioarteko Egunarekin, eta bere azken helburua euskaldun berriak omentzea dela, «etengabeko txalo beroa ematea, sekulakoa delako egiten duten ahalegina».
Poziktibityren olatu berria ez dela ohikoa esan du Baztarrikak, eta une berezi baterako erreserbatu dutela, «errekonozimendu, aitorpen bat egin nahi dugu eta, eta horregatik, gaur eta hemen, aitorpena egin nahi diogu euskaldun berriari».
Ildo honetan, Ana Urrutia telebistako aurkezleak, euskaldun berri bezala, euskara ikasteko egindako «sekulako ahalegina» nabarmendu du, eta eskerrak eman dizkio euskarari.

El revuelo en la diócesis de Donostia por el veto a las cenas solidarias llega a Insausti

Duelo por el niño vizcaino fallecido tras ser atropellado por un tractor en Burgos

Sabino Ormazabal, Euskal Herria maite zuen bakezale amorratua, zendu da

«Pertsona normalek» Donostiaz gozatu dute 21. Irrikitaldian, «pirata malapartaturik gabe»
