
Realeko neskek ezin izan dute Barça handiaren aurrean eta kataluindarrak 0-3 gailendu dira Zubietan jokatutako partidan. Neurketa aldapa gora ipini zaie txuri-urdinei 13. minutuan, Jennifer Hermosok bere taldea aurretik jarri duenean falta jaurtiketa baten bigarren jokaldian. Realak berdinketa bilatu du eta Nahikari Garciaren abiadurak zailtasunak eragin dizkio kanpotarren defentsari.
Atsedenalditik bueltan, donostiarrak baloi jabetza mantentzen saiatu dita, baina Barça seguru agertu da defentsan. Amaierarako 20 minuturen faltan Barbara Latorrek lortu du bigarrena. Realak ez du amore eman, baina Jennifer Hermosoren gol berri batek aukera guztiak zapuztu ditu.
Igor San Miguelen neskek jardunaldia laugarren postuan itxi egingo dute 22 punturekin. Gabonetatik bueltan, urtarrilaren 10ean, Transportes Alcaineri egingo diote bisita txuri-urdinek.

Investigan un posible suministro de drogas a 10 menores en un viaje de estudios de una ikastola

«Tras 50 años, en Montejurra sigue vigente la impunidad»

Líder del PRI pide a EEUU declarar «terrorista» a Morena evocando la ilegalización de Batasuna

Nueva funcionalidad de Google: activa NAIZ como fuente preferida para seguir la actualidad

