NAIZ

Aitor Elizaranen deklarazioa atzeratu egin dute

Gaur zen esspainiar Entzutegi Nazionalean deklaratzekoa Aitor Elizaran, baina atzeratu egin dute akusazioak epailea «inpartziala» izango ez denaren beldur dela adierazi eta gero. Ez dute beste datarik jakinarazi.

Espainiar Entzutegi Nazionalak atzeratu egin du Aitor Elizaranen deklarazioa, eta oraingoz ez dago datarik. Palmanovan ETAren ekintza batean hildako Carlos Saenzen aitak epailearen inpartzialitatean mesfidantza agertu du, eta bertan behera geratu da deklarazioa.

Epailea, Carmen Lamela, Jose Luis Rodriguez Zapateroren Gobernuaren laguntzaile izan zen eta horrek Elizaranekiko «mesedezko tratua» ekar dezakeela iritzi du akusazioak.

Aitor Elizaranek bi astean behin aurkeztu behar du Entzutegi Nazionalean, epaileak hala ezarrita. Ostiralean borondatez aurkeztu zen bertan eta askatasunean utzi zuen epaileak.

Elizaranek abenduan berreskuratu zuen askatasuna, frantziar Estatuak kanporatu eta gero. Bertan sei urtez egon zen preso.