NAIZ
Santurtzi

Zazpi urteko espetxe zigorra Santurtzin pisukidea labankada batez hiltzeagatik

Zazpi urte eta erdiko zigorra bete beharko du iaz Santurtzin labankada batez pisukidea hil zuen gizonak, Bizkaiako Entzutegiak ezarri duenez.

Bizkaiako Entzutegiak zazpi urte eta erdiko zigorra ezarri dio gizon bati, iazko urtarrilean Santurtzin pisukidea hiltzea leporatuta. Gizonak karguak onartu ditu eta zigorra espetxe berezi batean igaro beharko du, «arazo sikologikoak» dituela onartu dute-eta.

Era berean, 300.000 euroko isuna ezarri diote, hildakoaren bikote zenari eta alabari ordaindu beharko dizkionak. Sententzia irmoa izan arte espetxean egongo da.