
Joseba Ezkurdia eta Abel Barriolak finalerdietan sartzeko borrokan jarraitzen dute Irribarria-Merinori irabazita. Arbizuko aurrelaria oso indartsu hasi da, berak jarri du erritmoa eta gorriak 9-4 eta 15-8 aurreratu dira. Bikote hauen kontra, frontoi berean erakustaldia eman zuen Irribarriaren ezker eskuak minduta zirudien, pilota ez zaio ohiko abiaduraz irten eskutik eta lehiak erabakita zirudien zazpi tantotako aldea lortu dutenean.
Hala ere, hust batzuk egin dituen arren, Miguel Merinok ez dio sekula aurpegia galdu partidari, kolpez justu xamar dabilen Abel Barriolaren gainetik ibili da eta, arerioen pilota bat aukeratuta, markagailuari buelta eman diote 17-18. Baina aurrelari gipuzkoarrak hiru akats egin ditu partida amaieran eta oxigeno asko eman dien garaipena eskuratu du Aspeko bikote nafarrak.
Xalak jarraitzea, zail
Oraindik ezer ofiziala ez den arren, Tolosan bertan partida ikusten ari zen Fernando Vidarte, Aspeko buruzagi nagusiak, ETB-ri egindako adierazpenetan, Xalari datorren hilean amaitzen zaion kontratua luzatzeko asmorik ez duela azaldu du. Gainera, kontratua amaitzear dagoela ongi jokatzea nahikoa ez dela esan du, lapurtarraren erregulartasun ezarekin batere pozik ez daudela argi erakutsiz. Pilotariak GARAri ostegunean egindako adierazpenetan jokatzen jarraitu nahi zuela argi utzi zuen eta datorren astean enpresarekin bilduko dela azaldu.

Oihu bat Palestinara jaialdia, martxoaren 21ean Durangon, «ondorio errepresiboei» aurre egiteko

La Fiscalía archiva la denuncia contra el acceso al chalet de Xabi Alonso en Igeldo

Una testigo confirma que Amaya Zabarte recibió una patada de la Ertzaintza

Imputan a tres concejales del PNV de Getxo y tres técnicos por el derribo del palacete
