Zubietako joaldunak Iturenera joan dira gaur goizean, ohitura den bezala. Zubietarrek, mozorro eta karrozek lagunduta, bisita egin diete aurtiztarrei eta hango joaldunekin elkartu ondoren, herriari bira eman eta salda beroa hartu ondotik Iturenera abiatu dira.
Latsagako Zarandia parean, Iturengo joaldunekin elkartu dira eta herrian barna itzulia egin dute, zintzarrien hotsa lau haizetara zabalduz. Joaldunek aperitiboa hartzen zuten bitartean, Iturengo plazan karroza bakoitzak eta mozorroek beren ikuskizuna egin dute, joaldunek uxatu baino lehen eta urtero bezala ikusle andanaren aurrean.
Bihar, Iturengoek bisita itzuliko diete zubietarrei.

Basque Country
Mexikon hil da Hilario Urbizu Olaztiko iheslaria, 45 urte Euskal Herrira etorri ezinean emanda

Basque Country
La lista de Etxerat llega a 100 presos con la liberación de Julen Atxurra tras 30 años

Nafarroa
Vuelve a desaparecer el tropezón en recuerdo de Xabier de Frutos, repuesto esta mañana

Gipuzkoa
Aparece el cadáver de una mujer en la playa de Itzurun de Zumaia

Basque Country