NAIZ

«Nahi al duzu euskal estatu burujabe bateko herritarra izan?», galdetuko dute Goierrin

Gipuzkoako Goierri eskualdean ekainaren 19an erabakitze eskubidearen inguruan egingo duten galdeketako galdera aurkeztu dute Legazpin: «Nahi al duzu euskal estatu burujabe bateko herritarra izan?».

Legazpiko aurkezpenaren osteko familia argazkia. (Jon URBE / ARGAZKI PRESS)
Legazpiko aurkezpenaren osteko familia argazkia. (Jon URBE / ARGAZKI PRESS)

Ekainaren 19an Gipuzkoako Goierri eskualdean egin behar duten galdeketaren azken faseari ekin diote. Izan ere, gaur bertan aurkeztu dute Legazpiko Latxartegi aretoan adostu duten galdera: «Nahi al duzu euskal estatu burujabe bateko herritarra izan?».

Galderaren batzordeko kideek galdera nola adostu duten azaldu dute parte hartze prozesuen baliogarritasuna nabarmenduz. «Erabakitze eskubidearen alde egotea modernoa eta erakargarria da», azpimarratu dute aurkezpenean eta baita ere «demokraziaz» hitzegiten ari garela. Ildo horretan, emaitzez haratago garrantzitsuena parte hartzea dela adierazi dute.

Ia 70.000 biztanlek osatzen dute Goieri eskualdea -Zumarraga, Urretxu, Ezkio-Itsaso, Beasain, Itsasondo, Legorreta, Legazpi, Gabiria, Ormaiztegi, Olaberria, Ordizia, Mutiloa, Arama, Altzaga, Gaintza, Lazkao, Zaldibia, Zerain, Segura, Idiazabal, Ataun eta Zegama-.

Heldu den ekainaren 19an galdeketak egingo dituzte ere Diman eta Bakaikun. Astebete lehenago Azpeitian egingo dute independentziari buruzko galdeketa, eta Ispasterren ere ekainerako jarri dute hautestontziekin hitzordua.

Galdeketen dinamika 2014an hasi zuten Etxarri Aranatzen eta 2015ean jarraitu zuen Arrankudiaga eta Zollon.

Nola iritsi dira Goierrin galdera proposamenera?