
Eguraldi lainotsuarekin itzartu den arren, giroa berotuz joan da Baigorrin. «Separatismorik ez! Nafarroa bat eta bakarra!» lemapean 38. Nafarroa Eguna izango da aurtengoa eta Ipar eta Hego Euskal Herriko hainbat hautetsi izan dira bertan: Joseba Asiron Iruñeko alkatea, Uxue Barkos Nafarroako gobernuburua, Adolfo Araiz EH Bilduren bozeramailea Iruñeako parlamentuan, Luis Intxauspe Udalbiltzako lehendakaria eta Hernaniko alkatea, Baigorriko auzapeza, Izurakoa, Iruñeakoak, Erregioko kontseilariak,...
Jose Luis Elkoro militante historikoa ere Baigorrin izan da.
Ekitaldi ugari antolatu dituzte egunean zehar, bazkariak, bertso saioak edota kontzertuak besteak beste. Manex Pagola musikaria ere omendua izango da.
Aldi berean, Etxauzia elkarteak diru bilketa egingo du izen bereko gaztelua erosteko.

García Loza, la policía... y el héroe de San Mamés

Sestao acepta pagar una compensación millonaria a la empresa que limpió sin contrato
«El legado de La Polla Récords es más presente, necesario y actual que nunca»

El alcalde de Artea se suma a la dinámica de relevos del PNV en ayuntamientos de Bizkaia
